XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noizbait zan oroi
zer dan gizona:
gorputzez aul,
badoan ats bat,
badoana ta
ezin itzul.

46. Ai, zenbatetan
altxa zaizkion
zenbatetan,
irainka altxa
iñor gabeko
baso artan.

47. JAUNARI BERRIZ
esaten zitzaizkon
marmarika,
Israeldarren
Jaun santuari
asaldaka.

48. Aren laguntza
nolatan bada
aiek uka,
aiek etsaiei
Berak artuak
baitiozka.

49. Egin du-eta
Ejipto'n anitz
arrigarri,
Tanis aldean
izugarrizko
gauza berri.

50. Ibaiak ditu
odol biurtu
odol gorri,
edan nai dunak
ez dezan izan
deus iturri.

51. Sarrerazi du
bazterren jale
elbi mota,
eta igelak
dena dezaten
karrakazta.

52. Mamutxen jana
eman du eman
aien uzta,
otien jana
aiek lan ta lan
egin-eta.

53. Maastietan
bota du arri-
abazuza,
aitzetan berriz
bai orma eta
bai izotza.

54. Abereetan
sarrerazi du
eriotza,
bai eta aien
artaldeetan
tximist gaitza.

55. Aien gaiñera
ixuria du
bere sua,
bai amorrua,
bai asarrea,
bai kexua.

56. Igorria du
miñ eta gaitzen
aingerua,
asarreari
bidea dio
zabaldua.